Visor de contenido web
Nazioarteko ikuspegiaAzken urteotan ekimen ugari jarri dituzte abian nazioarteko hainbat erakunde eta instituzio publikok sektore publikoaren informazioa berrerabiltzera bultzatzeko. Ekimen horien artean garrantzitsuenak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE) eta Europar Batasunak antolatutakoak dira, administrazioek eta sektore publikoko erakundeek sortu eta kudeatutako informazioa ekonomian eragin positiboa eragiteko asmoz berrerabiltzeko. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (OCDE)OCDEk 2008ko ekainean Seulen (Korea) Interneteko ekonomiaren etorkizunari buruz egindako ministroen konferentzian, estatu kideek Interneteko ekonomiaren etorkizunerako Seuleko deklarazioa onartu zuten. Bertan, Interneteko ekonomia sustatzeko nahia jasotzen da, berrikuntzan eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreko inbertsioetan oinarrituta eta sektore pribatuaren eta gizarte zibilarekin elkarlanean arituta. Helburu hori lortzeko, Informazio publikoa eskuragarriago izateko eta eraginkortasunez erabiltzeko gomendioa onartu zuten konferentzian. Gomendioaren helburua gizarteari sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko modua erraztea da, onurak areagotuz eta balio erantsiko produktuak zein zerbitzuak sortuz. OCDEko Informazio, Informatika eta Komunikazio Politikoko Batzordearen lanetan oinarrituta egindako gomendioak hurrengo jarduerak gomendatzen dizkie estatu kideei:
Europar BatasunaEuropar Batasunak ere gogor egin du lan sektore publikoaren informazioa berrerabiltzera bultzatzeko. 1998an, kontsulta prozesu zabal baten emaitza gisa, Europako Batzordeak Informazioaren gizartean sektore publikoaren informazioaren Liburu Berdea egin zuen. Liburu Berdeko proposamenetan oinarrituta onartu zuten Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003/98/CE Direktiba, 2003ko azaroaren 17koa, sektore publikoaren informazioari buruzkoa. Direktiba horrek eremu europar bateratua ezarri zuen, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko. Horrela, barne merkatua bermatu nahi izan zuen, baita, Liburu Berdeak egin bezala, sektore publikoaren informazioa sektore pribatua dinamizatzeko eta enplegua sortzeko iturri garrantzitsu bezala ikusteko beharra nabarmendu ere. Honako hauek dira, funtsean, 2003/98/CE Direktibaren helburuak:
Helburu horiek lortzeko, Direktibak hainbat arau ezarri ditu, estatu kideetan sektore publikoaren informazioa ustiatzeko dauden arauak eta ohiturak harmonizatzeko xedearekin. Era berean, kendu egin ditu informazio horiek berrerabiltzeko barne merkatuan dauden oztopo nagusiak; hau da, praktika diskriminatzaileak, akordio esklusiboak eta gardentasun falta. Europar Batasuneko 27 estatu kideek beren ordenamendu juridiko nazionalean sartu dute dagoeneko direktiba. Garapen mailari dagokionez, hala ere, ezberdintasunak daude herrialde batetik bestera. Europako Batzordeak, 2008an Direktibaren aplikazioa aztertu ostean, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko gomendio batzuk prestatu eta komunikazio batean argitaratu zituen 2009an, eta Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Gizarte eta Ekonomia Batzordeari, eta Eskualdeen Batzordeari luzatu zien, lan dokumentu batekin batera. Komunikazioak eta erantsita duen lan dokumentuak 2003/98/CE Direktiba Europar Batasuneko estatuetako legeetan jasotzeko prozesuaren egoera aztertzen dute, hobe daitezkeen hainbat arlo eta emandako aldaketa positiboak nabarmenduz. Aldaketa positiboen artean, honako hauek daude:
| |